Getariako portua Kantauri aldean hobekien babesturiko portua dugu.Portuak baxurako untzi sail ederra hartzen du, eta hirurehun untzi izateko hainako kirol-ditxoa du.
Untziak lotzeko pantalanak daude eta, gainera, bestelako zerbitzu mota guztiak ere eskaintzen ditu. Getaria, txikia bera, euskal herriko bazterrik bitxienetakoa, eta kirol nabigatzaileek derrigor bisitatu beharreko txokoa.