Bermeon ere arrantza-jarduera da nagusi portu
Berrian, zaharrean, berriz, lasaitasuna. Bertan
Ertzilako dorre gotikoa ikusi ahal izango dugu, gaur
egun Arrantzalearen Museoa bilakatu dutena. Alde
zaharreko kaleei, aldiz, txingarretan erretako
arrainaren usain goxoa darie.
Ezinbesteko bisita, kostaldeko errepidea
hartuz, Gatelugatxeko harkaitza ikusiko dugu,
itsasoz inguratuta baina lehorrera zubi baten
bidez lotuta. Harkaitzean egindako mailetan
gora, haitzaren muturreraino igo ahal
izango gara. Bertan San Joan
Bataiatzailearen irudia duen ermita
bisitatzeko aukera izango dugu.
Ondoan, ikuspegia osatuz, Aketze
irlatxoa dugu.